MIKEL MOTOS BI URTE GEHIAGO

Mikel Motos (Donostia, 1993) Gipuzkoa Basketen jarraituko du.

Jokalari donostiarrak bi denboraldiako berritu du kontratua, eta Gipuzkoako erreferenteetako bat izaten jarraituko du pistan eta pistatik kanpo. Mikel Motos aldagelako beterano batek, 121 partida ofizial jokatu ditu, bere zazpigarren denboraldia jokatuko du taldean, 2011-2012 denboraldian Iraurgin eta Gipuzkoa Basketen partidak txandakatu zituenetik bederatzigarrena. Aurreko denboraldian, batez beste, 5 puntu, 3 errebote eta 2 asistentzia lortu zituen 18 minutuan.

Horrela, Gipuzkoa Basketek taldea osatzen jarraitzen du, eta dagoeneko Xabi Oroz, Xabi Beraza, Aitor Zubizarreta, Ander Martínez, Mario Delas, Mikel Motos eta Adam Sollazzo ditu.