GIPUZKOA BASKETEN WEBGUNE BERRIA

Gipuzkoa Basketek bere webgune berria argitaratu du gaur, zalegoarekin topagune modernoagoa, bisualagoa eta gaur egungo beharretara egokitua.

Donostiako web diseinu eta garapen AXLI enpresaren lanari esker, klubaren komunikazio sailarekin batera, GBCk plataforma interaktibo eta bisualago bat izango du, eta bertan irudiek protagonismo handia izango dute.

Proiektu berri guztiak bezala, gune hau denborarekin asentatuko da eta funtzio berriak gehitzen joango dira, baina momentuz zaleek taldearen berri guztiak ezagutu, sarrerak eta abonuak erosi edo Endesa Ligan gertatzen dena jakin ahal izango dute “click” gutxietan.

Honetaz gain, webguneak GBC Eskolara eta prentsara zuzenduak dauden atal berrial izango ditu, sail hauekin kontaktua erraztuz.

Laster ere online denda berria izango du, GBCren produktu ofizial guztiak erosi ahal izateko eta taldearen jarraitzaileentzat promozioak eta deskontuak ere izango ditu.

Proiektu berri honekin Gipuzkoa Basketek bere zaleei hobekuntza gehienak eskaintzeko pausuak ematen jarraitzen ari da.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude