Inveready Gipuzkoa eta Naturavia Moronen arteko ligako hirugarren jardunaldia jokatu da. Azken emaitza 65 – 52 izan da, etxean bigarren garaipena jarraian lortuz Inveready Gipuzkoarentzat. Ineveready Gipuzkoa Basket taldeko Vrankic izan da baloratuena eta saskiratzaile onena 21 punturekin.
Era berean, Mikel Odriozolak honakoa azpimarratu du: “Garaipen guztiak baloratu behar ditugu, lanean jarraitzen dugu”.
Hurrengo partida ligako laugarrena izango da Club Ourense Baloncesto taldearen aurka, Paco Paz kirol jauregian. Topaketaren estatistikak hurrengo estekan aurki daitezke.

0 iruzkin