PENTEXEK ACUNSA GIPUZKOA JANTZIKO DU

Acunsa Gipuzkoa Pentex kirol-arroparen markarekin akordio batera iritsi da.

Pentex, 1980an Lleidan sortutako familia enpresa, 2500 klub baino gehiagorekin lan egiten du. Sektoreko esperientzia luzean berrikuntza txertatzen duen enpresa nazionala da. Gainera, guztiz integratuta dagoen ekoizpen-sistema bati esker, bezeroek dituzten behar guztiei erantzun ahal izango diete, produktuaren fabrikazioa eta ekoizpena, salmenta eta banaketa kontuan hartuta.

Ongi etorri Gipuzkoa Basketen familiara!