Duela astebete jakin genuen liga hasiera irailaren 27ko asteburuan izango dela, Gipuzkoan. Real Betis Baloncesto taldearen aurkako estreinaldira ahalik eta ondoen iristeko, taldeak lau partida jokatuko ditu, horietako hiru Espainiako Kopari dagozkionak, Espainiako Saskibaloi Federazioak antolatutako lehiaketa berria. Espainiako Kopako Biele ISB (1. jardunaldia) eta Zornotzaren (4. jardunaldia) aurkako partidak Azkoitian eta Zornotzan jokatuko dira, hurrenez hurren.
Laugarren partida irailaren 18an jokatuko da, Gascan, Bilbao Basketen aurka. Askatuak Saskibaloi Taldeak antolatutako partida da, eta Donostiako klubak bere 50. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldietako bat izango da.
Denboraldi-aurreko partidak, beraz, honako hauek izango dira:
* Irailak 7: Biele ISB. 18:00. Azkotia (Espainiako Kopako 1. jardunaldia)
* Irailak 14, Kantabriaren aurka. 19:00. Kantabria (Espainiako Kopako 2. jardunaldia)
* Irailak 18, Bilbao Basketen aurka
* Irailak 20, Oviedoren aurka. 20:00 (Espainiako Kopako 3. jardunaldia)
0 iruzkin