
11 May AURREKOA | HLA ALICANTE – GUUK GIPUZKOA (20:45)
Gaur goizean Lolo Encinasek komunikabideekin hitz egin du taldeak bihar Alacanten jokatuko duen partida aztertzeko.
Gipuzkoako taldeak aurre egingo dio partidari, garaipena lortuta playoffetako taldea izango direla jakinda. “Partida garrantzitsua da, playoffak jokatzen ditugula jakinda eta zortzigarren postua ziurtatuta itzultzeko ilusioarekin gainera. Hori egiten eta garaipena lortzen saiatu nahi dugu”.
HLA Alicante dago aurrean, sailkapeneko bederatzigarren postuan 18 garaipen eta 14 porrotekin, Guuk Gipuzkoaren balantze berarekin. “Alacantek une batean partzial ona izango duen unea izango duela badakigu, erasoko talde oso ona direlako eta, batez ere, etxean partida hausten duten momentuak dituztelako eta hor eutsi beharko diogu partziala luzea ez izateari eta partidari defentsatik heldu beharko diogu”.
Azkenik, Motos eta Carlson baja direla baieztatu du. “Ezin dute ezta behartu ere final honetarako. Biek jarraitzen dute beren prozesuekin, baina ez daude prest jokatzeko”.