LIGA ERREGULARRAREN AGURRA
Ostiralean 21:00etan agurtuko du Guuk Gipuzkoa Basketek liga erregularra Ourensen. Taldeak seigarren postua baieztatuta dauka eta Play Offen aurreko azken testa izango da.
Ourense hamaikagarren postuan dago 14 garaipen eta 19 porrotekin. Felix Alonsok entrenatutako taldean Kacinas nabarmentzen da 10,5 punturekin eta 11,5eko balorazioarekin. Barrutik, Radic-ek 11,5 puntu, 6 errebote eta 12,7ko balorazioa jaso ditu.
Guuk Gipuzkoa Basketen, Alex Barcello baja izango da bikia minduta duelako Alacanten aurka jasotako kolpeagatik.
Mikel Odriozolak partidaren atariko prentsaurrekoan adierazi duenez, “partida ezberdina da, bi taldeetako batek ere ez baitu ezer jokoan. Denboraldia ahalik eta ondoen itxi nahiko dute etxean, baina guk modu onenean iritsi nahi dugu play-offera. Lehiatzen eta ondo jokatzen saiatuko gara, baina ez dugu beste edozein partida bezala planteatuko “.
Bestalde, “ez dugu inork min hartzerik nahi, baina tentsio minimo batzuetara iritsi behar dugu, profesionalak garelako. Minutuak modu duinean banatzen saiatuko gara “.
0 iruzkin