- Europan errepidez egiten diren barazki- eta fruta-produktuen garraioko enpresa nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan sartu da, eta 2020/21 denboraldian Endesa Ligan lehiatzen den Donostiako saskibaloi-kluba babestu du, Espainiako saskibaloi-kategoria profesional gorenan.
- Babes horri esker, Primafriok indartu egiten du bere presentzia mugako lurralde batean, non, gainera, oinarri logistikoa baitu Araban.
Primafriok eta Gipuzkoa Basketek gaur sinatu duten hitzarmenaren bidez, Europan barazkiak eta frutak garraiatzen dituen enpresa liderra 2020/21 denboraldian Endesa Ligan lehiatuko den euskal saskibaloi-klubaren babesle ofizial bihurtu da.
Hala, Primafriok berretsi egiten du kirolarekiko eta haren balioekiko konpromisoa; oraingo honetan, saskibaloiaren kasuan, lehen aldiz, Murtziako mugetatik haratago. Talde-lana, lankidetza, diziplina, konpromisoa, diskriminaziorik eza eta errespetua bezalako balioak, guztiak ere konpainiarenak berarenak eta funtsezkoak bizimodu baten parte den jarduera batean.
Lankidetza horri esker, garraio-enpresak mugako lurralde batean duen presentzia indartu du, Araban oinarri logistikoa baitu. Bezeroei kalitatezko zerbitzua eta Europa osoan zehar bidaiatzen duten gidariei etengabeko laguntza eskaintzeko aukera ematen dion gune estrategikoa.
Sinadura-ekitaldian, Primafrioko zuzendari nagusiak, Juan Conesak, adierazi duenez, “gure esku dagoenean, kirola babestuko dugu”, eta, horrez gain, “oso egokia da Gipuzkoa Basket taldearekin lankidetzan aritzea, denboraldi honetan zorte handia izatea espero dugu”. Bestalde, Nacho Núñez Gipuzkoa Basketeko presidentea eskerrak eman dizkio konpainiari, eta adierazi duenez, “Primafrio bezalako enpresa batek Gipuzkoa Basket bezalako proiektu batean konfiantza izatea beti da albiste ona, lanean jarraitzera animatzen gaituena. Oso pozik gaude akordioarekin, eta Primafriori iparraldean hazten laguntzea espero dugu”.
Hitzarmen hau sinatuta, euskal taldeak konpromisoa hartu du Primafrio marka bere aktibo nagusietan zabaltzeko, eta horien artean nabarmendu behar da logotipoa lehen eta bigarren jantzien atzeko aldean dagoela.
0 iruzkinak