RAUNO NURGER – TALDE HONEK PARTIDA ASKO IRABAZ DITZAKE ETA URRUTIRA IRITSI

Gaur goizean Rauno Nurger aurkeztu da, Ane Ortega Txakoli Ameztoirekin eta Pedro Epelde klubeko zuzendariarekin batera.

Eurobasketik etorri berritan, esan du lehen egunak oso onak izan direla, “lehen egun oso onak izan dira, lehen partida izan dugu eta, gainera, irabazi egin da, baina oraindik lan asko dugu egiteko. Hiria oso polita da eta jendeak bikain tratatu gaitu.

Klubera etortzeko erabakia erraza izan zen berarentzat, “Klubaren historia handia zela ezagutzen nuelako etorri nintzen, eta gainera bi urtez jokatu nuen liga honetan. Hiria oso polita da, badakit nola bizi den hemen, eta badakit talde honek partida asko irabaz ditzakeela eta urrutira iritsi daitekeela”.

Lolorekin erraz konektatu du lehen egunetik, “Lolok oso buru irekia du, baina gogorra eta serioa izan behar denean badaki hori egiten, zentzu horretan oso entrenatzaile orekatua da. Gogotsu nago denboraldia hasteko”.

Azkenik, Eurobasketean egon izanaren esperientziaz hitz egin du. “Inoiz ez nuen maila horretako jokalarien aurka jokatzeko aukerarik izan, udan gainera Luka Doncicen Esloveniaren aurka jokatu genuen. Esperientzia handia izan da”.