KONTRATU BERRITZEA | Ander Martínez, beste urte batez gurekin

Gipuzkoa Basketek eta Ander Martinezek akordioa lortu dute kontratua luzatzeko, denboraldi baterako. Ander 2021eko uztailean iritsi zen, beraz, bere laugarren denboraldia izango da Guuk Gipuzkoa Basketeko kamiseta defendatzen.

Aurreko liga erregularrean, Anderrek batez bestekorik onena lortu zuen: 9,4 puntu eta 3,5 errebote partidako.

Ander berrituta, bost dira datorren denboraldiari begira konfirmatutako jokalariak: Aitor Zubizarreta, Manex Ansorregi, Javier Nicolau, Isaac Mayo eta Ander Martinez bera.

Datozen asteetan, 2024 – 2025 denboraldiko izen propioak nortzuk izango diren jakiteko albisteak iristen jarraituko dute.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude