Inveready Gipuzkoa Basket eta Simeon Lepichev akordio batera iritsi dira pibot bulgariarra hurrengo bi hilabeteetarako fitxatzeko.
Simeon Lepichevek maila ezagutzen du, Melillan jokatzetik baitator. Aurreko denboraldian batez beste 7,6 puntu eta 3,6 errebote lortu zituen. Azterketa medikoa pasatuko du aste honetan, eta datorren astean entrenamenduetan hasiko da gainerako kideekin.
0 iruzkin