TAU CASTELLÓ – DELTECO GIPUZKOA BASKET (91-87)

Delteco Gipuzkoa Basket ez du garaipena lortzen luzapenean, lehiatutako partida baten ondoren.

Partida hasten zen eta Deek lehenengo puntuak lortzen zituen 6,75 metrotatik. Murphy beste bat saskiratzen zuen markagailuan distantzia jartzeko. Delteco partidan serio zegoen Dee, Faye eta Motos-ren puntuei esker. Ta Castelló puntu batera hurbiltzen zen baina Deeren hiruko batekin eta Rozitisren saskiratze bati esker 5 puntuko aldea mantentzen zuen Deltecok. Tau Castellóren hoberen minutuak iristen ziren eta aurretik jartzen ziren markagailuan. Deltecok ez zuen saskiratzen azken minutuetan eta laurdenaren amaiera iristen zen, 25-24.

Bigarren laurdena hasten zen eta Tau Castelló saskiratzen zuen lehenengo 6 puntuko aldea lortzeko. Bi minutu pasata Deltecok lehenengo puntuak lortzen zituen Jawarari esker. Tau Castellok 8 puntuko aldea mantentzen zuen baina Dee pistara bueltatzen zen eta 5 puntu segidan lortzen zituen. Dee berriro ere beste hiruko bat saskiratzen zuen baino etxekoek beste batekin erantzuten zuten 5 puntuko aldea mantentzeko. Atsedenaldiaren minutu batera Jawarak diferentzia 3 puntura jartzen zuen baina Tau Castellók azkar erantzuten zuen eta bukaera iristen zen, 49-44.

Taldeak aldageletatik bueltan ziren eta etxekoek lehenengo puntuak lortzen zituzten. Deltecorentzat Murphy biko batekin eta Motosren hirukoarekin bi puntura uzten zuten taldea. Fayeren saskiratze batekin markagailuan berdintzen zuen. Deeren beste bi punturekin Delteco aurretik jartzen zen. 0-12 partzialaren ondoren Deltecorentzat Tau Castellok jaurtiketa libreetatik saskiratzen zuen Muprhyren faltaren ondoren. Deltecok 6 puntuko aldea mantentzen zuen Motos eta Murphyren puntuei esker. Azken minutuan Sollazzo eta Faye saskiratzen zuten eta bukaera iristen zen, 60-66.

Azken laurdena hasten zen eta Tau Castellók saskiratzen zuen aldea 4 puntutan uzteko. Deletcoren jokalariak ez zuten saskiratzen eta etxekoek aprobetxatzen zuten aurretik jartzeko. Jawarak Deltecorentzat lehenengo bi puntuak lortzen zituen baian Tau Castelló taldea oso serio zegoen erasoan eta 4 puntuko aldea mantentzen zuen. Sollazoren bi saskiratzerekin segidan partida berdintzen zuen. Berriro aurretik jartzen ziren etxekoek 5 puntuko aldearekin baian Sollazzok 5 puntu segidan lortzen zituen eta partida berdintzen zuen. Azken segundoraino berdintasuna mantentzen zen markagailuan eta azkenean luzapenera joaten zen partida.

Luzapena hasten zen eta etzekoek hiruko bat lortzen zuten. Deltecoren jokalariak ez zuten saskiratzerik lortzen eta hori Tau Castelló aprobetxatzen zuen 5 puntuko aldea jartzeko. Deek bi hiruko lortzen zituen Delteco markagailuan gerturatzeko. Tau Castellók 3 puntuko aldea mantentzen zuen eta Murphyk ia berdintzen zuen hiruko batekin baina epaileek marran zegoela esaten zuten eta bukaera iristen zen 91-87.

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude