TD SYSTEMS BASKONIA – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (17:00)

Etenaldiaren ondoren, Acunsa Gipuzkoa Basket Gasteizera joango da Baskoniari aurre egiteko

Marcelo Nicola-koek bi aste hauek aprobetxatu dituzte zenbait alderditan hobetzeko, gaur esan bezala “Baloirik gabeko jolasean eta baloi-mugimenduan eragin handia izan dugu, freskotasun eta aukera gehiago izateko eta jariakortasun handiagoa lortzeko”.

TD Systems Baskonia aurrean izango da. Dusko Ivanovicekoek asteko hirugarren partida jokatuko dute igandean, Nicolakoen aurka. Gipuzkoarren entrenatzaileak honela kalifikatu du igande honetako bisita: “Gasteiz beti da oso hiri berezia, eta oroitzapen onak ekartzen dizkit beti”. Horren arrazoiak oso argiak dira: “lortutako tituluak eta hainbat urtetan klubean eta hirian utzi nituen lagun asko”.

Nicolak iganderako jokalariei eskatzen diena argi dago “Jarrera, sakrifizioa, borroka eta lehiaketa”.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *