Yon Gonzalez ‘Gonzi’ izango da Mikel Odriozolaren entrenatzaile laguntzaile berria 2024-2025 denboraldirako.
‘Gonzi’ tolosarrak TAKEren (2009-2017) eta Iraurgiren (2022-2024) arteko entrenatzaile ibilbidea burutu du. Izan ere, Mikel Odriozolaren bigarrena izan zen Iraurgin 22-23koan Urrezko LEB mailan.
Sarrera honekin, Klubak Gipuzkoako talentua erakartzean oinarritutako proiektua are gehiago indartu nahi du, eta baita “Gipuzkoa Basket Gipuzkoako saskibaloiarentzat” planteatutako maximari leial izan ere.
0 iruzkin