PARTIDAREN AURRETIK 8. JARDUNALDIA | Angulas Aguinaga Arenara berriz irabazteko asmoarekin

Guuk Gipuzkoa Basket Angulas Aguinaga Arenara itzuliko da Caceresen aurka jokatzeko, etxeko gisa garaiezintasunarekin jarraitzeko helburuarekin. Caceres taularen erdian dago, hiru garaipen eta lau porroteko balantzearekin. Duela aste pare bat Menorcak bisita egin zigunean bezala, Caceres ere Coruña etxean irabaztetik dator.

Roberto Blancok entrenatutako taldean Greg Gantt eskolta amerikarra nabarmentzen da, 16 puntuko batez bestekoarekin. Gael Bonilla hegala da Caceresen beste fokuetako bat. Mexikarra da taldeko jokalaririk baloratuena, batez beste 11 puntu, 5 errebote eta 15 puntuko balorazioarekin.

Mikel Odriozolak aurkariari buruz honakoa adierazi du partidaren aurreko prentsaurrekoan: “Oso azkar jokatzen duen taldea da, erasoko errebotera oso ondo doa, defentsan sendo daude eta aurkariei saskiratzea kostatzen ari zaie eta eramaten zaituen erritmoan pixka bat deskokatzen zaitu. Guk erritmo hori eta zenbait jokalari kontrolatzen saiatu behar dugu”.

Odriozolak ez du izango eskuragarri Aitor Zubizarreta, sorbaldan iraupen luzeko lesioa duela. Hala ere, Branislav Vujadinovic jokalari berria estreinatzeko aukera izango du.

Alacanteko porrotaren ondoren, taldeak garaipenaren bidera itzuli nahi du eta denboraldi hasierako sentsazio onekin jarraitu.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.