3X3

++ Gipuzkoa Basket ++ Club Baloncesto Onil 3×3 ++ Gipuzkoa Basket ++ Club Baloncesto Onil 3×3 ++ Gipuzkoa Basket ++ Club Baloncesto Onil 3×3 ++ Gipuzkoa Basket ++ Club Baloncesto Onil 3×3 ++ Gipuzkoa Basket ++ Club Baloncesto Onil 3×3 ++ Gipuzkoa Basket ++ Club Baloncesto Onil 3×3 ++ Gipuzkoa Basket ++ Club Baloncesto Onil 3×3 ++ Gipuzkoa Basket ++ Club Baloncesto Onil 3×3 ++ Gipuzkoa Basket ++ Club Baloncesto Onil 3×3 ++ Gipuzkoa Basket ++ Club Baloncesto Onil 3×3 ++ Gipuzkoa Basket ++ Club Baloncesto Onil 3×3 ++ Gipuzkoa Basket ++ Club Baloncesto Onil 3×3 ++ Gipuzkoa Basket ++ Club Baloncesto Onil 3×3 ++ Gipuzkoa Basket ++ Club Baloncesto Onil 3×3 ++ Gipuzkoa Basket ++ Club Baloncesto Onil 3×3 ++ Gipuzkoa Basket ++ Club Baloncesto Onil 3×3 ++ Gipuzkoa Basket ++ Club Baloncesto Onil 3×3 ++ Gipuzkoa Basket ++ Club Baloncesto Onil 3×3 ++ Gipuzkoa Basket ++ Club Baloncesto Onil 3×3 ++ Gipuzkoa Basket ++ Club Baloncesto Onil 3×3
FIBA 3×3 zirkuitu profesionala



2023ko otsailaren 27an, Gipuzkoa Basketek bere indarrak batu zituen Club Baloncesto Onil 3×3rekin, modalitate horretan sartzeko eta FIBA 3×3 Zirkuitu Profesionalean, beste torneo ofizial batzuetan eta ekitaldi pribatuetan lehiatzeko. Onilekin sinatutako lankidetza-hitzarmenak bi urteko iraupena du, eta luzatu egin daiteke. Onilek, ibilbide laburra egin duen arren, 11 titulu baino gehiago lortu ditu parte hartu duen Estatuko eta nazioarteko lehiaketetan.
Lankidetzaren helburua da 3×3 saskibaloiaren potentziala ahalik eta gehien zukutzea, Donostiaren eta Gipuzkoaren ospea indartzeko klubak parte hartuko duen lehiaketetan, bai eta hiriburuan edo Gipuzkoako beste herri batzuetan egin daitezkeen etorkizuneko ekitaldietan ere. Hori dela eta, Onil 3×3 taldeak izen hau hartu du: Gipuzkoa Basket 3×3 San Sebastián. Halaber, Gipuzkoako probintzian 3×3a sustatzea eta belaunaldi berriak saskibaloiaren modalitate berri horretara lotzen saiatzea ere badu helburu.
Epe laburreko emaitza gisa, Euskadiko 3×3 txapelketan parte hartu nahi izan duten jokalarien kopuru handia dugu. Gainera, bi taldek Espainiako 3×3 txapelketarako txartela lortu zuten ekainean. Espainiako txapelketa batean, egun normal bat egun historiko bihurtu zen EASO SBrentzat. Jokatutako 7 partidetatik 6 irabazi ondoren –Bartzelonaren aurka jokatutako finala nabarmentzen da–, EASOko neskak Espainiako txapeldun bilakatu ziren. Hona taldekideak: Nora Pérez, Sara Elzaurdi, Nerea Margareto eta June Sáenz. Entrenatzailea Aritz Urbieta izan zen. Eta ezin dugu ahaztu Nora Pérezek txapelketako MVP trofeoa lortu zuela.
Une honetan, 3×3ko modalitate berri honetarako Gipuzkoa Basketi buruz hitz egiten badugu, emaitzak, goranzko joera eta aurrerapen sendoa aipatuko ditugu. Taldea munduko FIBA rankingean postu onenetara igotzen aritzea da horren erakusle. Horrek aintzatespena ematen digu lehiaketa-mailan, baina baita beste maila batzuei balio erantsi handiagoa emateko aukera ere: kirolari, kulturari, erakargarritasun turistikoari eta hiria gehiago ezagutzeari; izan ere, Donostian FIBA 3×3ren finaleko edizio batekin horrelako ekitaldi bat antola daiteke. Hiriak behar diren baldintzak betetzen ditu: erakargarritasuna eta ingurune pribilegiatuak ditu, saskibaloiarekiko zaletasun handia du hiri- eta probintzia-mailan, erreferentziazko hainbat talde ditu mailako lehiaketetan, eta, azken urte hauetan, Gipuzkoa Basket 3×3k goranzko joera hartu du mundu mailan.