KRONIKA | MOVISTAR ESTUDIANTES – GUUK GIPUZKOA (79-56)

[vc_row css_animation=”” row_type=”row” use_row_as_full_screen_section=”no” type=”full_width” angled_section=”no” text_align=”left” background_image_as_pattern=”without_pattern”][vc_column][vc_column_text]Partida Magariñosen hasten zen, motel eta saskiratze baxuekin, 4-4 (3. min). Guuk Gipuzkoaren lehen abantaila Sollazzoren ekarpen bikainari esker, 8 puntu sartzen zituen lehenengo 5 minututan, 4-12 (5. min). Estudiantesek 7-0ko partzialarekin erantzuten zion markagailua berdinduta uzteko, 11-12 (7. min). Azken txanpan, Guuk Gipuzkoa eta Zubizarreta ondo aritzen ziren 6,75etik eta 3 puntuko aldea lortzen zuten laurdenaren amaieran, 20-23.

Bigarren laurdena motel hasten zen, puntu gutxirekin eta Guuk Gipuzkoak 3 puntuko abantailari eusten zion, 22-25 (13. min). Guuk Gipuzkoaren abantaila 7 puntura iristen zen, 22-29 (6. min). Estudiantesek markagailua estutzen zuen berriro, Guuk Gipuzkoaren aldea puntu batera uzteko, 30-31 (18. min). Atsedenaldira puntu bakarreko aldearekin joaten ziren Gipuzkoarrak, 32-33.

Aldageletatik bueltan ziren taldeak eta Estudiantesek buelta ematen zion markagailuari, 35-33. Guuk Gipuzkoaren erreakzioa laster iristen zen, 5 puntu jarraian lortze, hiru puntu gora jarriz, 35-38 (22. min). Etxekoen partziala 9-0koa zen eta Estudiantesen lehen abantaila markagailuan, 44-38 (min 24). Etxekoen partziala gelditzen zuen Jaworskik hiruko jaurtiketatik eta Orozek beste batekin Guuk Gipuzkoa puntu batera hurbiltzen zuten, 45-44 (26. min). Estudiantes berriro joaten zen markagailuan 53-46 (27. min). Bost puntuko desabantailarekin bukatzen zen hirugarren laurdena, 55-50.

Azken laurdenari hasiera bikaina ematen zion, 58-53 (32. min). Estudiantesek beste partzial bat ateratzen zuen eta markagailuan alde handia jartzen zuten, 65-53 (35. min). Egun grisa zen Guuk Gipuzkoarena, eta ezin zuen aldea irauli. Estudiantesek partida itxi eta garaipena lortzen zuen, 79-56.[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row css_animation=”” row_type=”row” use_row_as_full_screen_section=”no” type=”full_width” angled_section=”no” text_align=”left” background_image_as_pattern=”without_pattern”][vc_column][vc_empty_space][/vc_column][/vc_row][vc_row css_animation=”” row_type=”row” use_row_as_full_screen_section=”no” type=”full_width” angled_section=”no” text_align=”left” background_image_as_pattern=”without_pattern”][vc_column][vc_video link=”https://www.youtube.com/live/AG_6SL2hsjs?feature=share&t=190″][/vc_column][/vc_row]

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.