ELKARRIZKETA | PAVEL SAVKOV

Pavel Savkov lehen aldiz agertu da gaur Klubeko kameren aurrean, joan den asteko fitxaketaren ostean.

Baskoniak lagatutako jokalariak taldearen barruan aurkitu duen giro ona azpimarratu du, “txantxetan ari gara beti”, esan du barre artean. Gainera, Gipuzkoan izan zuen aurreko esperientziak taldera hobeto egokitzen lagundu dio. Manex, Mikel eta Xubirekin izan zituen kide Iraurgin, baina beste batzuk ere ezagutzen zituela aipatu ditu, hala nola Oroz eta Motos, “haien aurka jokatu dugulako eta batzuetan Azpeitira etortzen zirelako gu ikustera”.

Denboraldi honetarako dituen helburuei buruz, pertsonalki “berriro jokatu eta saskibaloiaz gozatu” nahi duela esan du, eta talde mailan “beti jartzen ditut ahalik eta helburu altuenak. Partida guztiak irabazi nahi ditut “.

Ostiralean bere debuta izango da Angulas Aguinaga Arenan eta mezu bat bidali die zaleei: “ostiralean denok ondo pasatzea espero dut”.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.