Inveready Gipuzkoa Basketek abenduaren 15ean, igandean, 12:30etan jokatuko du bere hamabigarren jardunaldia Angel Nieto kiroldegian CB Zamoraren aurka.
Gaur goizean, Mikel Odriozola taldeko entrenatzaileak agerraldia egin du hedabideen aurrean, eta honako hau azpimarratu du: “Porrot baten ostean jokatzearen alde positiboena da lehenbailehen irabazteko aukera izatea”.
Teknikariak azpimarratu duenez, Alacanteko porrotaren ondorioz, taldeak gogo gehiago du Zamoran hurrengo partida irabazteko.

0 iruzkin