KOMUNIKATUA | SERGIO GARCÍA GIPUZKOA BASKETEKO ENTRENATZAILE BERRIA

Gipuzkoa Basketek akordioa lortu du Sergio Garcia entrenatzaile donostiarrarekin datozen bi denboraldietan entrenatzaile berria izateko

Sergiok ezin hobeto ezagutzen du Lehenengo FEBa, bere ibilbidearen zati handi bat kategoria honetan egin baitu.

Zazpi denboraldiz bigarren entrenatzailea izan zen Palentzian eta 2015ean lehen entrenatzaile kargua hartu zuen. Etapa horretan, entrenatzaile nagusi gisa, ligako lehen postua lortu zuen (ezin izan zuten igoera gauzatu) eta Printzesa Kopa bat eskuratu zuen.

2017 eta 2019 artean Gipuzkoa Basketeko bigarren entrenatzailea izan zen, eta, ondorioz, etxea ondo ezagutzen du.

2019an Leyma Coruñan sartu zen lehen entrenatzaile gisa, bi denboraldi handi sinatuz eta taldea bere historiako sailkapenik onenera eramanez.

2022tik Bilbao Basketen entrenatzaile laguntzaile gisa aritu da lanean.

Entrenatzaile berria, Sergio Garcia, Jose Luis Zubizarreta “Xubi” kirol zuzendariarekin batera ari da lanean, datorren denboraldian ilusiorik eta anbiziorik handienarekin aurre egiteko gai izango den plantilla lehiakor bat osatzen.

Aurkezpen ofiziala ostiralean izango da, 11:00etan, Amenabar Arenako prentsa aretoan.

Ongi etorri, Sergio!

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.