Inveready Gipuzkoa Basketek datorren partida urriaren 17an, ostiralean, 20:30ean jokatuko du Amenabar Arenan, ligako laugarren jardunaldian.
Partidaren atarian, taldeko entrenatzaileak, Sergio Garcíak, hedabideen aurrean agerraldia egin du eta honakoa adierazi du:
“Gertu gaude, baina irabaztea behar dute benetan sinesten hasteko.”
Gainera, Garcíak azpimarratu du garrantzitsua dela afizioak taldeari babesa eta animoa ematea, jokalariek haien indarra senti dezaten biharko partidan.

0 iruzkin