Inveready Gipuzkoa Basketek bigarren konpromisoari egingo dio aurre larunbat honetan, 19:30ean. Talde gipuzkoarrak Caja Rural CB Zamoraren pista bisitatuko du Lehen Mailako hogeita bigarren jardunaldiko partidan.
Taldea joan den asteburuan Kantabrian izandako porrotaren ordaina jasotzeko asmoz doa. Garaipenik lortu ezin izan duen arren, taldeak sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen du (bosgarren postuan) eta oso dinamika positiboa bizi du, azken 13 partidetan 11 garaipen lortu baititu. Aurreko prentsaurrekoan, Sergio Garciak adierazi duenez, “garaipen garrantzitsu bat lortzeko ilusioz eta anbizioz aurre egin beharreko partida da”.
Aurrean CB Zamora izango du, sailkapeneko hamabigarren postuan, 9 garaipen eta 11 porroteko balantzearekin. Zamorarrak Tizonari 93-101 irabazi ondoren heldu dira. Banakako atalean, Josep Peris taldearen izen propioetako bat izaten ari da, batez beste 14 puntu elkartuta. Bere ekarpenari Roberts eta Rogers estatubatuarren kanpoko mehatxua gehitu behar zaio, partidako 15 eta 11 puntuko batez bestekoekin, hurrenez hurren. Barneko jokoan, gainera, Van Zegeren edo Pauksté bezalako jokalari kontrastatuak dituzte.
Aurkariari buruz, Sergiok esan du “errotazio luzea eta baliabide handiak” dituen taldea dela.
Inveready Gipuzkoa Basket Zamorara doa sailkapeneko goiko postuetan sendo jarraitzeko aukera emango dion garaipena lortzeko asmoz.
Partida LaLigaPlus bidez jarraitu ahal izango da. Gainera, Bera-Berako Campus taberna zaleen bilgune izango da berriro, partidua pantailetan dela.

0 iruzkin