AURREKOA | 23. JARDUNALDIA | INVEREADY GIPUZKOA – OURENSE | LARUNBATA 18:00

ETXEAN BEZALA INON EZ
Inveready Gipuzkoa Basketek bi partida jarraian jokatuko ditu aste honetan J.A. Gascan. Lehenengoa larunbat honetan izango da, 18:00etan, Ourenseren aurka, ligako hogeita hirugarren jardunaldiko partidan.

Joan den asteburuan FIBA leihoetatik egindako geldialdiaren ondoren, taldea lehiaketara itzuliko da azken hilabeteetan erakutsitako mailari eusteko helburuarekin. Sergio Garciaren taldeak 12 garaipeneko balantzea lortu du azken 14 partidetan. Neurketaren atarian, Sergiok adierazi duenez, “oraintxe bertan behar duguna aktibatzea eta lehiaketa moduan jartzea da”.

Aurrean Ourense izango du, ligako hamargarren sailkatua, 10 garaipen eta 11 porrotekin. Moncho Lópezek zuzentzen duen taldea, gainera, jarraian lortutako bi garaipenekin dator. Perimetroan Rafa Lisboa eta Marvin Kalscheur nabarmentzen dira, 13 eta 12,5 puntuko batez bestekoekin hurrenez hurren. Barneko jokoan, berriz, Romaro Gill da nagusi, eta Tanor Ngom 2,18ko altuerara iristen da. Aurkariari buruz, Sergio Garciak esan du “jokalari sorta oso ona” duela eta “soken kontra” jarriko gaituztela.

Etxean bi partida jarraian jokatuta — datorren asteazkenean izango da, Fuenlabradaren aurka —, taldeak zaleekin batera garaipenak lortzen jarraitzeko ilusio eta anbizioarekin egingo dio aurre aste honetan Gascan.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.