AURREKOA | 25. JARDUNALDIA | INVEREADY GIPUZKOA-ALIMERKA OVIEDO | IGANDEA 12:30

Asteazkeneko partidaren ondoren, Inveready Gipuzkoa Basketek asteko bigarren konpromisoari aurre egin beharko dio. Taldeak ligako hogeita bosgarren jardunaldia jokatuko du igande honetan, 12:30etan, Alimerka Oviedoren aurka.

Talde gipuzkoarrak une bikaina bizi du jokoan eta emaitzetan: 14 garaipen lortu ditu azken 16 partidetan, gainera, mailako defentsarik onenetakoa da. Neurketaren atarian, Sergio Garciak honako hau adierazi du: “Fokua mantendu behar dugu, gure maila lehiakorrena erakutsi eta beraien indarguneak fokalizatu”.

Alimerka Oviedo play-offetako aurkaria da, sailkapeneko zortzigarren postuan baitago 12 garaipen eta 11 porrotekin. Javi Rodriguezek entrenatutako taldean kanpoko bateria nabarmentzen da bereziki, Marques Townes eta Parham II jokalariekin, batez beste 16,5 eta 12 puntu partidako, hurrenez hurren. Aurrekoan, Sergiok honakoa azpimarratu du: “Aurkari honek oso joko proposamen interesgarria du eta zailtasun handiak jarriko dizkigu”.

Taldea Oviedora joango da larunbat honetan, zaleei pozak ematen jarraitzeko ilusioarekin. Zaleek Bera Berako Campusetik jarraitu ahal izango dute partida, taldeak etxetik kanpo jokatzen dituen partiden ohiko egoitzatik.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.