Gipuzkoa Basketek Naturklima bisitatu du, iraunkortasunarekiko konpromisoa sendotzeko

Inveready Gipuzkoa Basketeko zenbait jokalarik eta teknikarik Naturklima – Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioa bisitatu dute gaur, jasangarritasunaren eta ingurumenaren zaintzaren inguruan ikasteko eta hausnartzeko jardunaldi batean.

Bisitan zehar, Naturklimako langileek fundazioak egiten duen lana azaldu dute: klimaren behaketa eta ikerketa, ingurumen-datuen bilketa eta analisia, dibulgazioa eta hezkuntza, baita lurralde mailan klima-aldaketaren aurkako eta egokitzapenerako politikak bultzatzeko egiten duten ekarpena ere.

Gipuzkoa Basketeko ordezkariek bertatik bertara ezagutu dituzte Gipuzkoan garatzen ari diren proiektu batzuk, klima-aldaketak gure egunerokoan dituen eraginak hobeto ulertu dituzte, eta erakundeetatik, enpresetatik zein kirol-mundutik abiarazi daitezkeen neurriak ezagutu dituzte.

Jardunaldia baliagarria izan da, halaber, klubak iraunkortasunarekin duen konpromisoa sendotzeko, Gipuzkoa Basketen jardueraren ingurumen-inpaktua neurtu eta murrizteko egiten ari diren pausoekin bat eginez.

Klubetik eskerrak eman nahi dizkiogu Naturklimari harreragatik, emandako denboragatik eta egindako azalpen argiengatik. Esperientzia oso aberasgarria izan da gure jokalari eta staffarentzat, eta etorkizun jasangarriago baten alde lurraldeko eragileekin batera lan egiteko bidean urrats bat gehiago.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.