Sergio Garciak Inveready Gipuzkoa Basketek J.A. Gascan Palmer Basketen aurka bihar jokatuko duen partida aztertu du, Lehen Mailako 30. jardunaldiari dagokiona.
Entrenatzaile gipuzkoarrak taldearen egoera errepasatu du entrenamendu astearen ostean, jokalari guztiek normaltasunez lan egiteko aukera izan baitute. Aitor Zubizarretak eta Javi Nicolauk, min batzuk izan arren, taldearekin batera burutu dituzte saioak.
Neurketari begira, Sergio Garciak azpimarratu duenez, “garaipenak lasaitasuna ematen digu, baina ezin gara erlaxatu”.
Taldeak sentsazio onak mantendu eta zaleen aurrean Gascan lehiatu nahi du.

0 iruzkin