EROSKETA-PROZESUA EGUNERATZEA ETA ZALANTZAK ARGITZEA

Play-Offetarako abonatuen pack-a salgai jarri ondoren, azken orduetan jasotako zalantzen erantzuna partekatzen dugu.

Abonatu guztiek Ticketmaster plataforman sortutako kontu bat dute. Bere kontuari lotutako posta elektronikoa klubari abonatu gisa alta ematean eman ziotena da. Pasahitza gogoratzen ez baduzu, “¿Has olvidado tus datos de inicio de sesión?” aukerara sartu beharko dute.

Ondoren, esteka bat jasoko dute beren posta elektronikoan, pasahitza berrezartzeko. Eguneratu ondoren, plataforman sartu eta abonatu-paketea eskuratu ahal izango dute.

Abonatu batek abonu batean baino gehiagotan posta elektroniko bera badu, bulegora deitu (943 44 44 28) edo bertara etorri beharko du.

Abonatuen pack-a ere zuzenean erosi ahal izango da klubaren bulegoan.

Bulegoko ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 18:00etara Ostiralean, 10:00etatik 14:00etara.

Gascara sartzeko, denboraldiko abonatu-txartela erabili behar da, dela formatu fisikoan, dela digitalean. Abonatuek liga erregularrean duten eserleku bera izanen dute.

Partiden ordutegiak konfirmatuta daude:

1. partida: ostirala, maiatzak 15, 19:30, Gasca.
2. partida: igandea, maiatzak 17, 17:00, Gasca.
3. partida: ostirala, maiatzak 22, 20:00, Oviedo.
4. partida: igandea, maiatzak 24, 17:00, Oviedo. Beharrezkoa balitz.
5. partida: eguna eta ordua zehazteke, Gasca. Beharrezkoa balitz.

Abonatuak ez direnentzako sarrera solteak maiatzaren 14an, osteguna, 13:00etan jarriko dira salgai.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.