Askatuak Gipuzkoak eta Corentin Falcozek akordioa lortu dute jokalari frantziarra fitxatzeko 2026-2027 denboraldiari begira.
Falcozek (2002, 190 cm) eskolta postuan jokatzen du eta Frantziako liga jokatzetik dator. Bere azken lau denboraldiak Aix-Mauriennen jokatu ditu. Azken kanpainan, batez beste 14,8 puntu eta 2,9 asistentzia egin zituen, eta hiruko lerrotik % 39. Lehiaketako saskiratzaile nagusien Top 10ean sartuz. Bourg-en-Bresseko harrobian hezi zen. Talde horrekin lehiatu zen Frantziako lehen ligan, eta Europako txapelketan egin zuen debuta.
Corentinekin pieza berri bat batu dugu datorren denboraldiko proiekturako.
Ongi etorri!

0 iruzkin