ALDEZ AURREKO PRENTSAURREKOA | SERGIO GARCÍA | J.12
Inveready Gipuzkoa Basketek asteazken honetan, abenduaren 17an, jokatuko du bere hurrengo partida, 20:00etan, Amenabar Arenan. Bertan, Melilla Saskibaloiaren aurka neurtuko ditu indarrak FEB Ligako hamabigarren jardunaldian.
Partidaren atarian, Sergio Garcia taldeko entrenatzaileak komunikabideen aurrean agertu da eta honakoa adierazi du:
“Talde bat bezala eraso, defendatu eta erreboteatu behar dugu; hauek dira emaitza ematen diguten alderdiak.”
Garcíak azpimarratu du Aitor Zubizarretak eragozpenekin jarraitzen duela eta Jalen Tatek arlo askotan ekarpenak egingo dituela: errebotean, defentsan eta saskiratzean, taldeari laguntzeaz gain.
0 iruzkin