DERBI GIROA

Donostia Arenara hurbiltzen zareten guztiok partidu bat baino gehiago bizi dezazuen nahi dugu, eta horretarako aktibitate desberdinak prestatzen ari gara derbirako girorik onena sortzeko.

Topaketaren atsedenaldian zalegoen arteko sokatira lehiaketa dibertigarri bat ospatuko dugu, eta Kaiarriba Donostiarra klubari omenaldia egingo zaio ere Eusko Label Ligara lortutako igoeragatik.

Honetaz gain, jardunaldian zehar beste berritasun asko aurkitzen joango zarete. Eta ez ahaztu asteburu honetan ordutegiak ordu bat atzeratzen dutela. Partidura goizegi datorrena, gogotsu dagoelako izan dadila!

 

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.