ASTE SANTUA GBC KANPUSA IRITSI DA

Beste urte batez, Gipuzkoa Basketek, bere GBC Eskolaren bidez, GBC Kanpusa jarri du martxan bere Aste Santuko edizioan ondo pasatzeko eta baloiarekin abilitateak hobetzeko gogoak dituzten 2006 eta 2009 urteen artean jaiotako neska mutilentzat.

Apirilaren 3tik 6ra, Aieten dagoen Atlético San Sebatiánen Kiroldegiak saskibaloi goi mailako entrenatzaileekin ospatuko diren entrenamenduak jasoko ditu, eta hauek beste aktibitate ludikoekin konbinatuko dira: Donostiako Aquariumera bisita, Museum Cemento Rezolan tailerrak, Eureka! Zientzia Museoan bisita interaktiboa eta, primerako amaiera bezala, Delteco GBC-ko jokalariek azken entrenamenduan agertuko dira partaideekin jolasteko eta autografoak sinatzeko. Guzti hau 9.00etatik 14.00etara.

ékolok kamiseta bat oparituko die partaide guztiei, eta eguneroko hamaiketakoa Kaikuren eskutik iritsiko da. Bi babesle hauek oso konprometituak daude kirolarekin eta bizi-ohitura osasuntsuarekin.

GBC Gabonak 75€-ko prezioa du GBC Eskolako kideentzat eta 85€ kideak ez direnentzat. Honetaz gain, Kanpusera batzen den anai-arreba bakoitza %10eko deskontua izango du.

Etxeko txikien zain egongo gara Aste Santua GBC Kanpusean!

Izen-ematea egiteko GBC hurrengo lotura klikatu:

“IZEN-EMATEA” link=” https://www.gipuzkoabasket.com/producto/campus-gbc-astesantua/ ‎”

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.