Inveready Gipuzkoa Basketek bere hemeretzigarren jardunaldia jokatuko du bihar, otsailak 8, larunbata, 18:30ean Fernando Martin pabiloian.
Gaur goizean, Mikel Odriozola taldeko entrenatzailea komunikabideen aurrean agertu da eta honakoa azpimarratu du: “Bihar Fuenlabradan partida ateratzeko gogoa dugu”.
Odriozolak azpimarratu du garaipenak lortzeko gakoa hazten eta sendoagoak izaten jarraitzea dela. Moronen aurkako garaipenaren ostean, honakoa adierazi du: “Irabazteak beti laguntzen du erosoago lan egiten, baina garaipen honek ezin digu fokua galarazi”.

0 iruzkin