🤝 Donostiako Aquariumak eta Gipuzkoa Basket Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute osasunaren eta ongizatearen alde elkarrekin lan egiteko konpromisoarekin, kirola, bizimodu osasuntsua eta itsasoarekiko lotura sustatuz.
👉 Ekimen hori aurrera eramateko, datorren urtean kirol jardunaldi batzuk egingo dira Aquariumeko auditorioan, gai horiek ardatz hartuta.
ℹ️ Jardunaldia publikoarentzat zabalik egongo da eta bi saiotan banatuko da: bata goizean txikienentzat eta bestea arratsaldean helduentzat.
🙌 Donostiako Aquariumak eta Gipuzkoa Basket Fundazioak funtsezko balioak partekatzen dituzte, jardunaldi hauen eta etorkizunean sor daitezkeen beste ekitaldi batzuen bidez transmititu nahi dituztenak.

0 iruzkin