GIPUZKOA BASKET 🤝 BKL SASKIBALOIA

BKL saskibaloi taldeak bat egingo du Gipuzkoa Basketen familiarekin eta klubak sortu duen esponsorizazio teknikoko proiektuan parte hartuko du.

Gipuzkoa Basketek ekainean hasi zuen esponsorizazio teknikoen proiektua, lurraldeko klubetara hurbiltzeko asmoarekin. Klubei proposatzen zitzaien Gipuzkoa Basketen parte izatea eta ikasturtean zehar abantailak eta laguntza izatea.

Esposonrizazio-proposamenaren barruan honako alderdi hauek nabarmentzen dira: eskolak Gipuzkoa Basket izena hartuko du. Klubeko kide guztiak Guuk Gipuzkoako abonatuak izango dira eta Angulas Aguinaga Arenan jokatuko diren partidetara joan ahal izango dira. Kluba hainbat teknifikazio egingo ditu klubarekin saskikasi programaren barruan (prestakuntza fisikoa, entrenatzaile eta jokalarientzako prestakuntza espezifikoa) eta taldeko kideen eta Gipuren bisita izango dituzte.

Ongi etorri familiara BKL!