Jesus Carralero Inveready Gipuzkoa taldeko jokalari berria izango da. Carralero N ‘Guessanen lesioaren ondorioz heldu da.
Carralero Unicajako harrobiko jokalaria da eta Estatu Batuetako Liga Unibertsitarioan jokatzetik dator. Campbell Fighting Camelsen lau denboraldi jokatu ditu. Missouri Tigersen eta Bethune-Cookman Wildcatsen egin ditu azken bi kanpainak. Martxoan bere markarik onena lortu zuen NCAAn hiruko bikoitz batekin: 10 puntu, 10 errebote eta 10 asistentzia.
Jesus Matematikan lizentziaduna da, eta datu-baseen administrazioan masterra du. Atzo, Gipuzkoara heldu ondoren hasiko da entrenamenduen astea taldearekin.

0 iruzkin