Mads Bonde Stürup jokalariak, selekzioarekin egon den bitartean, lesio larria izan du eskuin belaunean, aurreko lotailu gurutzatua hautsita eta meniskoari erasanda. Jokalariari ebakuntza egingo zaio laster, eta lesioaren bilakaeraren araberakoa izango da sendatzeko aurreikusitako epea.
Klubetik gure laguntza osoa helarazi nahi diogu Madsi une honetan eta ahalik eta azkarren sendatzea opa diogu.
Animo, Mads!

0 iruzkin