AURKEZPENA SERGIO GARCÍA: GIPUZKOA. ILUSIOA. ANBIZIOA

Gaur goizean aurkeztu da Sergio Garcia Inveready Gipuzkoa Basketeko entrenatzaile berria. Agerraldian José Luis Zubizarreta, “Xubi”, klubeko kirol zuzendaria ere izan da.

“Xubi”-k azken urteetan egindako lana eskertu dio Mikel Odriozolari. Ondoren, Sergio Garciaren ibilbidea errepasatu du eta proiektuan sartzeko ilusioa adierazi du.

Bestalde, Sergio Garciak eskerrak eman dizkio klubari berarengan jarritako konfiantzagatik. Babesleentzat eta erakundeentzat ere esker oneko hitzak izan ditu, proiektuari emandako babesagatik. Bere hitzaldian, “Gipuzkoa Basketen aire berri bat arnasten” dela adierazi du, eta mezu zuzena helarazi du: “Taldearen zentzua zaleak dira”.

“Nire probintzia da, nire hiria da eta nire taldea da”, adierazi du. Horrela hasten da etapa berri bat, teknikariaren beraren hitzetan, hiru kontzeptu nagusirekin definitzen du: “Gipuzkoa, ilusioa eta anbizioa”.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.