Inveready Gipuzkoa Basketek denboraldiaurreko laugarren partida jokatu du Grupo Alega Cantabriaren aurka Amenabar Arenan. Azken emaitza 87 – 79 izan da, eta Inveready Gipuzkoak irabazi du. Saskiratzaile nagusiak Tyler Mcghie (16 puntu), Lance Terry (20 puntu) eta Manex Ansorregi (14 puntu) izan dira.
Hurrengo partida ere Amenabar Arenan izango da, liga erregularreko lehenengoan, Leyma Coruñaren aurka.
Amenabar Arenan itxarongo zaituztegu!

0 iruzkin