Inveready Gipuzkoa Basketek urtarrilaren 10ean, ostiralean, jokatuko du bere hamaseigarren jardunaldia, 20:45ean, El Plation Burgosen.
Gaur goizean, Mikel Odriozola taldeko entrenatzaileak agerraldia egin du komunikabideen aurrean, eta honakoa nabarmendu du: “Hobeto egin dezakegu, eta lan egin behar dugu hobeto egiteko”.
Entrenatzaileak azpimarratu duenez, Xavier Johnson behar bezala sendatzen ari da, baina erabakitzear dago ea bihar Burgosen jokatu duen.

0 iruzkin