Bihar 21:00etan Inveready Gipuzkoak ligako bigarren jardunaldia jokatuko du Palentziako udal kirol pabiloian Palentzia Saskibaloiaren aurka.
Gaur goizean Mikel Odriozola entrenatzaileak agerraldia egin du. Mikel Odriozolak nabarmendu du: “Egunez egun hobetzen goaz, biharkoa partida polita izango da”.
Halaber, Mikel Odriozolak baieztatu du Javier Nicolau ondo ari dela osatzen, egunetik egunera hobetzen ari dela, baina oraindik ez dagoela prest debuterako. Gainera, nabarmendu du ez dagoela beste eragozpenik taldean.

0 iruzkin