Inveready Gipuzkoa Basketek San Pablon jokatuko du bere hogeita bigarren jardunaldia, martxoaren 2an, igandean, 12:00etan.
Gaur goizean, taldeko entrenatzailea den Mikel Odriozolak agerraldia egin du komunikabideen aurrean, eta honakoa nabarmendu du: “Dugun guztiarekin garaipenaren bila goaz igandean”.
Odriozolak azpimarratu du Lucas N’Guessan taldean sartzeak profil argia ematen diola taldeari, uztaia babesten, barneratzen eta erreboteak harrapatzen lagundu dezakeelako, espazio gehiago sortuz.

0 iruzkin