PARTIDAREN AURRETIK 22. JARDUNALDIA | Anbizioa txapelketara itzultzean

Selekzioen etenaldiaren ondoren lehiaketa itzuliko da eta Guuk Gipuzkoa Basketek Menorcan jokatuko du igandean 17:00etan, Urrezko LEB Ligako 22. jardunaldiko partida.

Hestia Menorca sailkapeneko hamalaugarren postuan dago 7 garaipen eta 14 porroteko balantzearekin. Menorcako taldea aldatu egin da azken hilabeteetan, baina Victor Arteaga eta Clevin Hannah ACBko jokalari ohiak nabarmentzen dira. Arteaga, pinturan erreferentzia, batez beste 9.7 puntu; 6,7 errebote; eta 14,5 puntuko balorazioa du. Bestalde, Hannah kanpoko erreferentzia da. Joko-antolatzaile amerikarrak 14,5 puntu lortzen ditu partidako, eta hiruko jaurtiketetan %36.

Odriozolak aurkariari buruz azpimarratu duenez, “aurpegi batekin hasi ziren eta orain beste bat dute. Talde handi samarra dira, espazio asko betetzen dituzte, badakite irabazi egin behar dutela eta edozein aukera ona izango da horretarako”.

Igandean debutatuko du Pavel Savkov fitxaketa berriak Guuk Gipuzkoa Basketekin. Bere etorrerari buruz, Mikelek esan du “pazientzia izan beharko dela berarekin lehiaketa erritmoa hartu arte, baina hiruko jaurtiketatik mehatxua da eta gauzak ekarriko dizkigu”.

Bestalde, Mike Carlson baja izango da igandeko partidarako.

Taldeak gogotsu ekingo dio lehiara itzultzeari. Menorcakoa kantxa zaila da, baina denboraldiko hamaseigarren garaipena ekartzen saiatuko dira.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.