JARRAITU DEZAGUN GASCAN GOZATZEN
Inveready Gipuzkoa Basketek astea bigarren konpromisoa du etxean. Asteazken honetan, 20:00etan, Flexicar Fuenlabradak J.A. Gasca bisitatuko du FEBeko hogeita laugarren jardunaldiko partida batean.
Azken 15 partidetan 13 garaipeneko boladarekin eta sailkapeneko laugarren postuan kokatuta, talde gipuzkoarrak batzen jarraitzeko eta pista gaineko sentsazio onak mantentzeko anbizioarekin ekingo dio aurre neurketari. Entrenatzaileak azpimarratu duenez, Jalen Tatek giharretako eragozpenekin dabil eta zalantza izaten jarraituko du partidarako. Taldearen egoerari buruz, Sergio Garciak honako hau adierazi du: “Desio gehiagorekin jokatzen saiatu behar dugu, intentsitate handiagoarekin, ilusio handiagoarekin, eta horri gehitzen badiogu Gascako giroa, garaipena lortzeko eduki ditzazkegu”.
Aurrean Flexicar Fuenlabrada izango du, zazpigarren sailkatua, 12 garaipen eta 10 porroteko balantzearekin. Iñaki Martinek zuzentzen duen taldeak talentu handiko jokalariak ditu taldean, eta horien artean Vitor Benite eta Mateo Diaz nabarmentzen dira, 16 eta 13 puntu arteko batez bestekoa baitute partidako, hurrenez hurren. Aurkariari dagokionez, Sergio Garciak honakoa azpimarratu du: “Jokalari asko eta oso onak dituzte, gainera merkatuan jarraitzen duen taldea da eta ia ziur fitxaketa berri batekin etorriko dira”.
Gascan jarraian egingo den ligako bigarren konpromiso honetan, zaleen berotasuna taldearentzat bultzada bihurtzea espero du klubak.

0 iruzkin