Inveready Gipuzkoa Basketek ligako hogeita hamalaugarren jardunaldia jokatuko du ostirala, maiatzak 5, 21:00etan, Aircargobooking Ourense taldearen aurka.
Gaur goizean, Inveready Gipuzkoa Basketeko jokalariek, Aitor Zubizarretak eta Javier Nicolauk, agerraldia egin dute eta partidaren garrantzia azpimarratu dute.
Javier Nicolauk azpimarratu du: “Partida honetan dena dugu jokoan. Playoffetan postu bat lortzeko borrokatuko gara bi taldeok. “
Bestalde, Aitor Zubizarretak zaleen babesa eskatu du eta denboraldiko tarte erabakigarriaz elkarrekin gozatzen jarraitzeko gonbita egin du.

0 iruzkin