Entrenamenduen lehen astea bete ondoren, Inveready Gipuzkoa Basketeko entrenatzailea, Sergio Garcia, komunikabideen aurrean agertu da gaur goizean denboraldiaurrearen hasieraren balorazioa egiteko.
Teknikaria pozik agertu da lehen egun hauetan egindako lanarekin eta Olarain Ikastetxe Nagusiari eskerrak eman nahi izan dizkio taldearen kontzentrazioan eskainitako harrera onagatik eta erraztasunengatik.
Taldeari dagokionez, azken egunetan Ondrej Hanzlik eta Tanor Ngom entrenamenduetan aritu direla baieztatu du Garciak. Tyler McGhieren etorrera arazo burokratikoak konpondu bezain laster gertatuko dela ere adierazi du, eta Giorgi Korsantia Georgiak EuroBasketen duen parte-hartzea amaitutakoan batuko dela.
Entrenatzaileak esker oneko hitzak ere izan ditu zaleentzat, une oro taldeari babesa ematen baitiote. Zentzu horretan, Gascan ospatutako ateak irekiko entrenamendu jardunaldia nabarmendu zen, non jarraitzaile ugari hurbildu ahal izan ziren jokalariak animatzera.
Taldeak bere prestaketarekin jarraitzen du, irailaren 28an Amenabar Arenan ligako hasierara ahalik eta ondoen iristeko. Horretarako, lagunarteko lau partida jokatuko dira, horietako hiru Amenabar Arenan eta sarrera doan izango da:
06/09 – vs. Baskonia Gasteizen (ateak itxita)
12/09 – vs. Flamengo – 20:00 – Amenabar Arena
16/09 – vs. Iraurgi SB – 20:00 – Amenabar Arena
19/09 – vs. Kantabria – 20:30 – Amenabar Arena
>

0 iruzkin