19-20 DENBORALDIKO ABONOEN KONPENTSAZIOA

Acunsa Gipuzkoak aurreko denboraldian jakinarazi zuen 19-20 denboraldiko etenaldiagatik abonatuei 5 sarrera emango zizkiela. Horregatik, eta egungo egoera ikusita, denboraldi honetako bigarren itzulian egitea erabaki du.

Sarrerak honela trukatuko dira: Bazkide bakoitzak 5 sarrera izango ditu 21-22 denboraldiko bigarren itzulian jokatuko diren partidetan hartzeko, hau da, Almansa, Valladolid, Coruña, Palentzia, Oviedo, Melilla, Alacant eta Prat-en partidentzat. 5ak topaketa berean erabili ahal izango dira, edo hainbat partidatan banatu.

Trukatzeko modua gipuzkoabasket@gipuzkoabasket.com helbidera mezu bat bidaltzea izango da, abonatuaren datuekin, edo Donostiako anoeta pasealekuko 22. zenbakiko 1. solairuan dauden bulegoetara joatea.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.