Gipuzkoa Basket eta Gipuzkoako Saskibaloi Federazioa akordio batera iritsi dira, eta, horren bidez, Gipuzkoako saskibaloiko federatu guztiak 30 euroren truke Gipuzkoa Basketek Angulas Aguinaga Arenan dituen partida guztiez gozatu ahal izango dute. Abonamenduak klubaren bulegoan eskuratu ahal izango dira.
Akordio hori, alde batetik, Gipuzkoa Basketek Gipuzkoako saskibaloiarekin duen konpromisoaren isla da eta, bestetik, aurreko astean klubak hasitako abonatuen kanpainaren beste ekintza bat da.
0 iruzkin