Axular Lizeoarekin lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Jon Beristain Axularreko Saskibaloi Ataleko koordinatzaileak eta Nacho Núñez Gipuzkoa Basketeko presidenteak, Illunbeko prentsa aretoan.
Sinatutako hitzarmenaren barruan egingo diren ekintzen artean Acunsa Gipuzkoako jokalarietako bat Axular Lizeoko aitabitxi izendatzea da. Gainera, jokalariak eta entrenatzaileak garatzeko lankidetzak eta teknifikazioak egingo dira.
Acunsa Gipuzkoaren partidetara ere joan ahal izango dira, eta atsedenaldietan jolasteko eta taldea animatzeko aukera izango dute, harmailetatik familia eta lagunekin.
0 iruzkin