Acunsa Gipuzkoak lankidetza-hitzarmena sinatu du Ongi Etorri Eskolara elkartearekin. Irabazi-asmorik gabeko elkartea ikerketa sozialean aritzen da, eta gizarteratzearen arloan esku hartzeko eta sentsibilizatzeko proiektuak egiten ditu hainbat talderekin: migratuak, bazterketa-arriskuan daudenak, adingabeak, etab.
Klubak, hitzarmen horrekin egingo diren ekintzen barruan, taldeko jokalarietako bat izendatuko du elkartearen aitabitxi. Gainera, jokalarietako bat ikasturte amaierako festara joango da.
Acunsa Gipuzkoako partiduren batera ere joan ahal izango dira eta harmailetatik taldea animatzeko aukera izango dute.
0 iruzkin