ACUNSA GIPUZKOA BASKET – BASQUET GIRONA (85-81)

Simonsen ondoz ondoko bost punturekin hasten zen partida. Acunsa Gipuzkoaren hasiera ona, 7 puntuko errenta hartzeko, 12-5 (4 min). Lolo Encinasen taldea partidan entxufatuta zegoen eta 9-2ko partzialari esker aldea handitzen zuen, 17 – 7 (5. min). Motos eta Barton hiruko marratik eta Azaroren matea 14 puntuko abantaila ematen zioten Acunsari, 25-11 (8. min). Proletak beste hiruko bat gehitzen zuen eta laurdena amaitzen zen, 28-16.

Bigarren laurdenean Acunsa Gipuzkoak lehenegoaren tonikarekin jarraitzen zuen, oso serioa eraso eta defentsan Zubizarreta, Barton eta Porletaren puntuei esker, 36-23 (13. min). 15 puntuko distantziak Acunsa eroso mantentzen zuen partidan (15. min). Gironak estutzen zuen partida 0-6ko partzial baten ondoren, 8 puntura hurbiltzeko, 43-35 (19. min). Acunsa Gipuzkoaren kontraeraso batekin, atsedenaldia iristen zen, 45-35.

Aldageletatik itzultzean, Gironak estutzen jarraitzen zuen markagailuan hurbiltzeko, 45-37 (21 min). Simonsen saskiratzeak Acunsa Gipuzkoarako 12 puntuko abantaila jartzen zuen, laurdenaren erdialdean, 50-38 (24. min). Bi taldeen erasoetan zehaztasun falta askok hurrengo minutuetan. Gironak 0-9ko partziala egiten zuen laurdenaren amaieran, eta partida irekia uzten zuen, dena erabakitzeko azken 10 minutuetan, 52-49.

Azken laurdena Gironaren 4 punturekin hasten zen, eta lehen aldiz aurretik jartzen ziren markagailuan, 52-53 (31. min). Orduan, Acunsa Gipuzkoaren erreakzioa iristen zen, hiruko marratik oso entxufatuta, 9 puntuko abantaila berreskuratzeko, 65-56 (34. min). Gironak berriro estutzen zuen partida azken uneetan, 71-70 (39. min). Steinarssonen bi jaurtiketa librek 3 puntuko abantaila ematen zioten Acunsari, amaieraren 19,7 segundoren faltan, 73-70. Gironaren beste bi jaurtiketa libre amaieratik 18 segundora puntu batean uzten zuten diferentzia, 73-72. Delas hurrengoa zen jaurtiketa libreko lerrotik botatzen, baina oraingoan bakarra idazten zuen, 74-72, amaieratik 12 segundora. Amaieratik segundo batera Gironaren beste bi jaurtiketa libreek partida luzapenera eraman zuten, 74-74.

Luzapena Gironaren lau puntu jarraiekin hasten zen, 74-78 (41. min). Acunsaren partziala 6-0koa zen, eta bi gora jartzen zen amaieratik 3 minutu falta zirela, 80-78. Lau puntuko abantaila hartzen zuen eta garaipena lortzen zuen Acunsa Gipuzkoak, 85-81.